'Corazon gigante' filma izango da ikusgai, Modelo Zine Kluban

Zarauzko hitza 2017ko urtarrilaren 12a

'Corazon gigante' film islandiarreko zati bat.

Modelo Zine Klubari jarraipena emango dio Kultura sailak, eta neguko denboraldirako hiru film antolatu ditu. Gaur emango dute lehena, Modelo aretoan.

Dagur Kari islandiarraren Corazon gigante filma eskainiko dute gaur, urtarrilaren 12an, Modelo aretoan. Hainbat sari jasotako lana da hau: 2015eko Tribecako jaialdian film onenarena, aktore onenarena –Gunnar Jonsson– eta gidoi onenarena jaso zituen, eta urte bereko Valladolideko Seminci jaialdian ere aktore oneraren aitortza. Emanaldia 21:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euro balioko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide