Zinema Islandiarrean aditua naizenez (ejem...) malabarak egin beharko ditut orri hau betetzeko. En fin...
Ez lagun ez bikoterik ez eta amarekin bizi den 40 urtetik gorako erraldoi inadaptatuaren istorioa.
II. Mundu gerrako maketa eta heavy metal zalea, country dantza klasetara apuntatuko dute, norbait ezagutu eta bere bakardadea konpontzeko esperantzaz.
Premisa ez da berria baina honen garapena eta amaiera, era errealista eta hunkigarrian azaltzen dira.
Ahaztu Hoolywoodeko erritmo eta egoera tipikoak, hau beste kontu bat da.
Gunnar Jónsson zentzu guztietan aktore erraldoia delaren hitz joku erraza egin nezake baina fisikoki hala dela begi bistakoa den arren, interpretatiboki hala den ala ez erabakitzeko ez dut ezagutza nahikorik, beraz, ez naiz ausartuko.
Horrelakoetan beti sortzen zaidan zalantza hauxe da: Oso aktore/sa ona da ala papera bere ezaugarriei oso ongi datorkie?
Adibidez, Los Serrano telesail mitikoko (juaaajauajjajaaiaiiaiai... Ejem...) tabernariaren paperak eskatzen zuena, zoragarri betetzen zuen Jesus Bonilla aktoreak (troglodita garrulo egoskorra) baina ez dut munduko aktore onenen zerrendan inoiz ikusi.
Insisto! Marlon Brando berak ere ez zukeen hobeto egingo baina honek ez du esan nahi Bonilla makina denik, ongi aukeratua izan zela baizik.
Dena dela, "Fusi" protagonista bikaina da. Bihotz handiko tipoa den arren bere isiluneek zalantza sortatazten dizute, batez ere bere neskatxa bizilagunarekin duen erlazioari dagokionean.
ONENA: Pertsonaiak ezer txarrik egin gabe, aurreiritziek nola kondenatzen duten eta pertsona hauentzat bereziki, inguruko jende motak duen eragina.
TXARRENA: Erritmo geldoa dela eta norbaitek lo hartu dezakeela. Ez da filmaren errua, gure ohitura txarrena baizik. Hollywood...
BITXIKERIA :
Onerako edo txarrerako bi pelikula gogorarazi dizkit:
1-Leon: El profesional -1994- Jean Reno, Natalie Portman eta Gary Oldman neurrigabea! Filmeek ez dute antzik baina bi protagonistek auzoko neskatxarekin duten erlazio anbiguoan bada parekotasuna.
2-¿Bailamos? -2004-: Jennifer Lopez eta Richard Gere-n dantza filmea. Dantza klaseak direla eta etorri zait burura. (Glup! Aipatzeak bakarrik izerdilarria ematen dit). Stanley Tucci ren papera oso katxondoa da behintzat.
GOMENDIOAK:
Seguruenik ikusi dudan lehen filme islandiarra izango da hau, beraz zerbait gomendatzekotan mugak zabaldu beharko ditut apur bat. Zine nordikoan Ingmar Berman erreferentzia da, nik lo hartzen dut. Baina Suedia bertan bada haur bampiro istorio zoragarri bat: Déjame entrar -2008- Izugarri ona. Animatu!
Corazón gigante ikusten baduzu, partekatu iritzia!