Gipuzkoako aulki mugikorreko distantzia luzeko 6. txapelketa jokatuko dute bihar, Bidasoa ibaian. Bertan hartuko dute parte Zarautz Arraun Elkarteko bi ontzik, biak gizonezko jubenilenak: 4X eta 8+ kategorietan.
Lehenbizikoak 12:05ean hartuko du irteera eta beste bi aurkari izango ditu bere mailan: Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribia. Zarauztarren bigarren ontzia 12:23an abiatu da; beste lau talde izango dituzte aurrez aurre: Orio, Santiago, San Juan eta Hondarribia.