Abenduaren 10a Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izan dela-eta, Zarauzko Udaleko Lankidetza sailak ekitaldia antolatu du gaurko. Urtero bezala, udaleko Kooperazio sailak diruz lagundu dituen garapenerako proiektuak aurkeztuko dituzte herriko GKEek. 17 proiektu dira guztira, gehienak Afrika eta Amerikara bideratuak. Hala ere, gogoratu dute herrian bertan ere hainbat sentsibilizazio jarduera egin direla, Elkartasun Azoka eta errefuxiatuen inguruko erakusketa, besteak beste.
Ekitaldia Etxezabalan izango da, 18:00etan.