Paperezkoen urteko azken hitzorduak, aste honetan

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 13a

Juan Kruz Igerabiderekin solasaldia izango da ostegunean, eta Cabezafuegoren kontzertua, larunbatean.

Urtea amaitzen ari da, eta horrekin Garoako Paperezko Lagunen eta Paperezko Kontzertuen 2016ko azken hitzorduak izango dira aste honetan. Ostegunean, hilaren 15ean elkartuko dira paperezko lagunak, 19:30en Garoan. Juan Kruz Igerabide izango da bertan, Hauts bihurtu zineten eleberriaz zein beste hainbat kontuz solasteko. Ohi bezala, Alex Gurrutxagak gidatuko du saioa.

Larunbatean, berriz, Iñigo Garces Cabezafuego-k eskainiko du paperezko kontzertua, "vermoutaren orduan", 12:30ean.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide