Gallo txapeldun bere mailan

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 11

(ISA/Sean Evans)

12,16 punturekin nagusitu da Stance ISA World Adaptive Surfing Championship probako finalean, ikusmen arazoak dituztenen mailan.

Txapelketako lehenbiziko eguneko joerari eutsi eta Aitor Frantzesena Gallo nagusitu da surf egokituko  munduko txapelketako finalean, ikusmen arazoak dituztenen mailan. Ostiraleko eta larunbateko txandetan lehiatu zen eta bakoitzeko puntuazio altuena eskuratu zuen: lehenbiziko txandan 18,16 puntu eta hirugarrengoan 16 puntu.

Gaur ere hala egin du, nahiz eta ez dion alde handia atera bigarren sailkatuari, aurreko egunetan bezala.

Hona hemen puntuazioa:

  1. Aitor Frantzesena 12,16
  2. Elias Figue Diel 12,10
  3. Matt Fromston 11,83
  4. Gwendal Du Fretal Gwendal 5,77

Stance ISA World Adaptive Surfing Championship probako informazio guztia hemen eskuragarri.

Erlazionatuak

Gallo, lehena bere mailan

Zarauzko Hitza 2016 abe 11 Kirola

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide