Aurreko urteetan bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak lagatako Monte Albertiako Etxe Txikia eraikinean kokatuta egongo da etxegabeentzako aterpetxea. 15 lagunentzako tokia du guztira, eta erabiltzaileei ondorengoa eskaintzen zaiei: afaria, gosaria, lo egiteko tokia, garbitasun pertsonala eta arroparena, kontsigna eta bertan dauden egunetan eguerdirako ogitartekoa.
Astelehen honetatik (hilaren 21etik) martxoaren 31a bitartean egongo da zabalik, egunero, 21.00etatik 09.00etara.
RAIS elkarteak kudeatuko du Neguetxea, baina Udaltzaingotik bideratuko dira erabiltzaileak eta haien eskaerak. Bost hizkuntzetan prestatu dituzte eskaera-orriak, informazio zehatzarekin, eta Udaltzaingoan izango dituzte eskura.
Era berean, aterpetxean afariak emateko boluntarioak behar direla jakitera eman dute.