Biktimak izan dituzte gogoan Arrosategi parkean

Zarauzko Hitza 2016ko aza. 13a, 15:07

Udal Gobernuak (EAJ-PNV eta PSE-EE) deituta, "terrorismoaren, indarkeriaren eta giza eskubideen urraketa jasan duten biktima guztiak gogoratu eta aitortzeko" ekitaldia egin dute gaur eguerdian Arrosategi parkean.

Bost minutuko isilunea egin ondoren, lore eskaintza egingo dute; eta jarraian, liburuan sinatu dute. Bertan hartu dute parte Udal Gobernuko hainbat ordezkarik –Xabier Txurruka alkatea (EAJ), Bizikidetzako batzordeburu Jesus Arana (EAJ) eta PSE-EEko bozeramaile Gloria Vazquez, kasu–, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramale eta Gobernantza eta Komunikazio Diputatu Imanol Lasak (EAJ), PSE-EEko legebiltzarkide Patxi Elolak, Irabazi Zarautz alderdiko zinegotzi Ana de Benitok eta Zarautz Uri Buru Batzarreko presidente Joakin Landak, besteak beste.

EH Bilduko udal ordezkariek ez dira ekitaldian izan, "gaur egun Arrosategi parkeak ez duelako biktima guztien oroimena jasotzen".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide