III. Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldia

Imanol Tubia: «Pare bat zentimetroko sentsoreez jardungo dut gaurko saioan»

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016ko aza. 3a, 10:41

Zein ikasketa dituzu?
Ingenieritza Biomedikoko gradua ikasi nuen, eta, ondoren, ingeniaritza biomedikoko masterra egin nuen, teknologietako espezializazioarekin. Gaur egun, doktorego-tesia egiten ari naiz Biodevices and MEMs taldean. Beraz, esan daiteke, nire espezializazioa biosentsoreak direla.

Egun zer ari zara lantzen?
Une honetan, edarien industrian hainbat mikroorganismo detektatzeko biosentsoreak garatzen ari naiz. Ikerketek beti berrikuntzak dakartzate, eta askotan, honek, enpresekin konfidentzialtasun akordioak sina-
tzera eramaten gaitu, beraz, ezin dut nire doktorego tesia sakonean azaldu.

Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldian orain dela zenbait hilabete egindako lan bati buruz hitz egingo dut. Hain zuzen, aurreko astean argitaratu zuten Sensors & Actuators aldizkarian. Lan honetarako, material berriekin garatu genituen sentsoreak  eta arratoiei jarri genizkien euren garunaren aktibitatea grabatze aldera. Dakizuen bezala, ikerkuntzan, animaliak erabiltzen dira gizakien gaixotasunak aztertzeko, Parkinsona eta Alzheimerra, kasu.

Zer da gaur azalduko duzuna?
Mikroteknologia zer den eta non aurkitzen den azalduko dut lehenbizi. Mikroteknologiaren munduan sartu ondoren, aste honetan argitaratu den lana aurkeztuko dut: zein den lan honen berrikuntza merkatuan, zein materialekin garatzen diren pare bat zentimetroko sentsoreak, nola muntatzen diren eta zein emaitza lortzen diren.

Erlazionatuak

Zientziaz bustitzeko ordua

Zarauzko Hitza 2016 aza 03 Zarautz

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide