Eguraldi eta olatu "politak" lagun, Zarauzko Hondar Kayak taldeak antolatutako Gipuzkoako Kayak Surf txapelketa jokatu zuten igandean. "Baldintza horiekin, banaka nahiz taldeka munduko txapeldun diren euskal selekzioko partaideek ikuskizun bikaina eman ahal izan zuten", adierazi dute Hondar Kayakeko kideek.
Goizean zehar kanporaketak egin zituzten, eta Hondar Kayak taldeak eskainitako bazkariarekin indarrak berreskuratu ondoren, arratsaldean finalei ekin zieten. "Itsasgoraren gertutasunari esker, bertatik bertara ikusi ahal izan ziren onenen maniobra ikusgarrienak", nabarmendu dute antolatzaileek.
SAILKAPENAK
JUNIOR IC
1. Hodei Crujeiras
2. Olatz Garmendia
3. Diego Sanz
JUNIOR HP
1. Hodei Crujeiras
2. Olatz Garmendia
3. Diego Sanz
OPEN IC
1. Oier Uruburu
2. Odei Etxeberria
3. Hodei Crujeiras
4. Gorka Martin
OPEN HP
1. Odei Etxeberria
2. Oier Uruburu
3. Edu Etxeberria
4. Xabi Olano
NESKAK IC
1. Ainhoa Tolosa
2. Olatz Garmendia
NESKAK HP
1. Ainhoa Tolosa
2. Olatz Garmendia
3. Iranzu Zorzabalbere
4. Irati Bordagaray
MASTER IC
1. Oskar Martinez
2. Xanti Ubera
3. Luis Abando
4. Yon Agirre
MASTER HP
1. Edu Etxeberria
2. Dani Lacambra
3. Xanti Ubera
4. Txema Karreto
MASTER NESKAK HP
1. Iranzu Zorzabalbere
ZARAUZTARRAK
1. Xanti Ubera
2. Yon Agirre
3. Jabitxu Diaz