Mugikortasun Astearen barruan, bide heziketako saioak egingo ditu Zarauzko Udaltzaingoak. Irailaren 20an, gaur, saio bat egingo du errepidean, DBH 1 eta 2ko ikasleekin; eta irailaren 21ean, bihar, beste bat egingo du LH4 eta LH6ko ikasleekin, Lege Zaharren enparantzan. Biak 18:00etan izango dira.
Osteguna, hilaren 22a, Nire Autorik Gabeko Eguna izango da, eta mugikortasun iraunkorra bultzatzeko asmoz, herri barruko autobus zerbitzuak doan izango dira egun osoan. Gainera, haurrentzako Mugikortasun Parkea jarriko dute Lege Zaharren enparantzan, 18:00etatik 20:00etara.