2012ko azaroan abiatu zuten egitasmoa, bi helbururekin: alde batetik, aisialdiko jarduerak eta ariketa fisikoa egiteko, eta bestetik, talde giroan, lagunartea sortzeko eta sozializazioa sustatzeko. Zentzu horretan, denboraldi honetan ere astean bitan elkartuko dira, BPXport Kirol Zerbitzuak enpresako ordezkarien gidaritzapean.
Asteartetan zein ostegunetan bilduko dira, 10:00etatik 11:15era. Ikasturteko lehenbiziko saioa gaur izango da