Salbatore Mitxelena Ikastolaren 50. urtemugaren harira, ikasle ohien bazkaria antolatu dute hilaren 24rako. Txartelak ekaina eta uztaila bitartean aritu ziren saltzen, baina aste honetan –hila 12tik 17ra– 100 bat txartel gehiago jarriko dituzte salgai. Andere dendan (Iturribide 2) eskuratu daitezke, 25 euroan.