Ikasle ohien eguna ospatuko dute Salbatore Mitxelena Ikastolakoek

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola 2016ko eka. 7a, 12:25

Irailaren 24ean, larunbata, Salbatore Mitxelena Ikastolako ikasle ohien eguna ospatuko da, Ikastolaren 50.urteurrenaren barne. Bertan egingo den bazkarirako txartelak salgai daude ondoko lekuetan: Eguzki taberna, Haritza taberna, Andere produktu profesionalak, Wanda surf denda eta San Pelaioko estankoa.

Salbatore Mitxelena Ikastolaren 50.urteurrenari amaiera emateko, Ikasle Ohien Eguna antolatu du, hainbat ikasle ohik osatutako talde batek. Festa eguna Irailaren 24an izango da.

Festak honako egitaraua izango du:

- 12:30tan Bertsolarien plazan txupinazoa. Segidan San Pelaion trikipoteoa Agosti eta Barrenarekin.

- 14:30tan Bazkaria Ikastolako kantxan.

- Bazkalostean jolasak, kantua, dantza, playbackak, taberna irekita...

- 19:30tan Fan&Go-rekin kalejira herrirantz.

- 20:00tatik ordu txikietara Erromeria Musika Plazan.

Bazkarian parte hartzeko aurrez sarrera erosi beharko da, eta 25€ balioko du. Sarrera horiek ondoko tokietan daude salgai: Eguzki taberna, Haritza taberna, Andere produktu profesionalak, Wanda surf denda eta San Pelaioko kioskoa. Bazkaritarako generoa kalkulatu ahal izateko, antolatzaileek sarrerak lehenbailehen erostea eskertuko lukete. Dagoeneko salgai daude aipatutako tokietan eta Uztailaren 10a izango da erosteko azken eguna. 18 urtetik beherakoek Wanda surf dendan bakarrik erosi ahalko dituzte, edari alkoholdunik ez baitzaie zerbitzatuko eta horretarako sarrera bereziak izango dituzte. Norbaitek elikagairen bati intolerantzia izango balio, salbatoreohiak@gmail.com helbidera idatzi behar du.

Bukatzeko, Playbackean parte hartu nahi dutenek aurrez apuntatu beharko dute, salbatoreohiak@gmail.com helbidera idatziz eta taldearen izena eta abestia adieraziz.

Garai zaharrak gogoratzeko, primeran pasatzeko, harreman berriak egiteko... aukera ezin hobea izango da! Anima zaitez!!

 

Ikasle ohien eguneko antolatzaileak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide