Gaur izango da Zarautz Hiria esku pilota torneoko bigarren jardunaldia. Aspe enpresako Irribarria-Merino II.a eta Altuna III.a-Zabaleta bikoteek jokatuko dute bigarren finalerdia. Aspeko ordezkari Inaxio Errandoneak aurkezpenean adierazi zuen "arrakasta" izango duela gaurko lehiak, eta Irribarria-Merino II.a eta Altuna III.a-Zabaletaren arteko partida "oso erakargarria" izango dela. "Goi mailako bi bikote dira".
Horrez gain, beste bi partida ere izango dira. Arretxe II.a-Ladis Galarza eta Jaka-Tolosaren artean bata, eta Agirre-Iturriaga eta Dario-Merinoren artean bestea. 17:00etatik aurrera izango da guztia.
Finala igandean izango da asteazkenean sailkatu ziren Olaizola II.a-Untoria eta gaurko irabazleen artean. Era berean, ohi bezala beste bi partida izango dira, Elezkano II.a-Tolosa eta Artola-Aretxabaletaren artean bata, eta bestea, Arteaga II.a-Imaz eta Ugalde-Cecilio artean bestea. 17:00etatik aurrera izango da norgehiagoka.