Olaizola II.a eta Untoria, Zarautz Hiria torneoko finalera

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 18a

Argazkia: Asegarce

Urrutikoetxea-Albisuren kontra irabazi zuen bikoteak, 22-9 emaitzarekin.

Atzo hasi ziren jokatzen Zarautz Hiria esku pilota txapelketa. Olaizola II.a eta Untoriak, Urrutikoetxea eta Albisuren aurka neurtu zituzten indarrak, eta lehenbiziko bikoteak irabazi zuen nagusitasunez, 22-9 eginda. Horrenbestez, finalerako sailkatu dira. Igandean izango da, 17:00etatik aurrera.

Aurkariak zehazteko, bihar egingo dute Zarautz Hiria txapelketako bigarren jardunaldia, Aritzbatalde pilotalekuan. Aspeko pilotariek, Irribarria-Merino II.a eta Altuna III.a-Zabaleta bikoteek jokatuko dute bigarren finalerdia, 17:00etatik aurrera.

Horrez gain, beste bi partida ere izango dira: Arretxe II.a-Ladis Galarza eta Jaka-Tolosaren artean bata, eta Agirre-Iturriaga eta Dario-Merinoren artean bestea.

 

Erlazionatuak

Aurkeztu dute Zarautz Hiria Torneoa

Zarauzko Hitza 2016 abu 03 Kirola

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide