Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak

Festa eta aldarrikapena, santaklaretako lehenbiziko egunean

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 11a, 10:32

Atzo hasi zituzten Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak, eta ospakizunen artean—goizean haurrentzat puzgarriak eta tailerrak izan ziren, eta arratsaldean, krosa, Jalgi taldearen emanaldia, txirrindularitza kriterima eta kontzertuak, besteak beste– izan zen aldarrikatzeko tartea ere: elkarretaratzea egin zuten jaiak Astazubi plazara itzultzeko eskatuz.

Gaurko ere egitarau betea

Gaur, Santa Klara Egunez ere eskatuko dute gauza bera. 19:00etan izango da, Plaza Gorrian. Horrez gain, marrazki lehiaketa izango da goizean haurrentzat, auzoko erretiratuentzat hamabitakoa, zumba erraldoia Astazubin, parrillada, herri kirol jaialdia eta Belako zein Chimo Bayoren kontzertuak. Txunteroz mozorrotzen duenak saira izango dutela jakinarazi dute SKAPA jai batzordetik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide