Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak

Hasi dira Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak ospatzen

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 10a, 13:15

Hiru egunetan zehar askotariko ekitaldiak izango dira auzo horretan.

Gaurtik hasi eta ostiralera bitartean izango da zer gozatua Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalden. Goizean goizetik hasi dira ospakizunekin gaur. Etxeko txikienek tailerrez eta puzgarriez gozatzeko aukera izan dute. Arratsaldean, 16:00etan botako dute suziria eta ondoren, buruhandiak, haurrentzat jolasak, auzo krosa eta txirrindularitza kriteriuma ere izango dira, besteak beste.

Aldarrikapenek ere izango dute euren tokia egunotan, zehazki, festak Astazubi plazara itzultzeko eskatzeko. Lehenbiziko protesta gaur egingo dute: 23:00etan, kontzertuen aurretik plaza horretan elkartuko dira. Elastikoak soinean eta banderolekin azaltzeko eskatu diete herritarrei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide