Corey Simpson fitxatu du Babyauto Zarautz Rugby taldeak

Zarauzko hitza 2016ko uztailaren 29a

Corey Simpsonek Canterbury NPC B. taldearekin jokatzen zueneko argazkia

Simpsonek 31 urte ditu eta Zelanda Berrikoa da jatorriz.2009tik pasa den denboraldira arte Ordiziako rugby taldearekin jokatu du.

Babyauto Zarautz Rugby Taldeak datorren denboraldiari begira taldea indatu nahi du, eta Corey Simpson jokalaria fitxatu du. Zelanda Berrian abiatu zuen Simpsonek bere kirol ibilbidea, eta 2009an Gipuzkoara iritsi zen Ordiziako Rugby Taldean jokatzeko; bertan aritu da pasa den denboraldira arte. Horretaz gain, Zelanda Berriko selekzioarekin eta Espainiako Selekzioarekin ere jokatu du.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide