Bertso sorta oparoa lagunduz izango dira Imanol Etxeberria perkusioan, Xabier Etxeberria gitarran eta Iñigo Mantzizidor, Mantxi armonikarekin. Horrez gain, "sorpresa" bat ere egongo da.
Ondoren, Eonaixilik lehiaketako sari-banaketa izango da. Azken hilabeteetan txosnetan nahiz tabernetan kutxa berdeak jarri dituzte nahi orok bertsoak idatzi eta bertara botaz lehiaketan parte hartzeko.
Ostiralean eta larunbatean ere izango dira ekitaldiak bertsoei lotuta. Hona hemen egitaraua:
Uztailak 15, ostirala
19:00etan, II. Bertso-pelota desapiyua Fontoi txikian.
22:00etan, Bertsolari gazteen emanaldia, Torre Luzeako parkean.
Uztailak 16, larunbata, Bertso-eguna
10:30ean, Modelo aurrean hamaiketakoa.
12:00etan, tabernaz taberna, Txepelketa.
15:00etan, bazkaria eta final handia Egoki tabernan.