'Kontzeptua eta artelana' mahai ingurua egingo dute gaur

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 14a

'Canons 22' eslkutura, malekoian (Aritz Mutiozabal).

Anjel Lertxundi, Edorta Kortadi eta Mari Jose Aranzastik hartuko dute parte.

Elena Asins artista madrildarraren omenezko zikloa antolatu du Ispilu Arte galeriak. Aurreko astean haren serigrafiekin osatutako erakusketa zabaldu zuten, eta gaur, mahai ingurua egingo dute, malekoiko Canons 22 eskulturaren inguruan. Kontzeptua eta artelana izenburua jarri diote, eta eta Anjel Lertxundi, Edorta Kortadi eta Mari Jose Aranzastik hartuko dute parte. Saioa 20:00etatik aurrera izango da.

Itsas Pasealekua Eskultura Lehiaketako bigarren saria jaso zuen Canons 22 lanak, 1996an. 72 irudiz osatutako multzo lineala eta horizontala da, eta guztira 143 metroko luzera hartzen du malekoian, Lizardi eta Orixe kaleen artean.

Asins joan den abenduan hil zen, 75 urte zituela. Espainiako arte kontzeptualaren aitzindarietako bat izan zen. 2006an, Arte Ederren Merezimenduen Urrezko Domina jaso zuen, eta, 2011n, Arte Plastikoen Espainiako Sari Nazionala.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide