Elena Asinsen omenez bi ekitaldi antolatu ditu Ispilu Artek

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 5a

Artistaren serigrafien erakusketa eta mahai ingurua izango dira datozen egunetan.

Ispilu Arte galeriak Elena Asins artista madrildarraren omenezko zikloa antolatu du. Horren barruan, bi ekitaldi izango dira. Batetik, haren serigrafiekin osatutako erakusketa bat antolatuko dute galerian bertan, eta ostegunetik hilaren 20ra bitartean egongo da ikusgai.

Bestetik, mahai ingurua egingo dute malekoiko eskulturen inguruan, Asinsen Canons 22 eskulturaren inguruan. Datorren ostegunean, hilaren 14ean izango da hori, 20:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide