Bukatu dituzte Borghettoko kantina egokitzeko lanak

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 11

Iban san Martin zinegotzia Borghettoko kantinako barrualdean (Zarauzko Udala).

Ane Aranburu Azpiazuk ustiatuko du azpiegitura urte osoan.

Maiatzaren hasieran ekin zion Otegi Gaztañaga SL enpresak Borghettoko kantina eta komun publikoak egokitzeko obrei, 198.169,49 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin, eta aurreko astean bukatu zituen lanak. Azpiegitura ustiatzeko ardura Ane Aranburu Azpiazu zarauztarra egokitu zaio, lehiaketa bidez, eta orain guztia atonduko du, urte osoan erabilgarri egon dadin. Kantinaz gain, bertako komun publikoak kudeatu ditu.

Udaleko Obra Txikiak, Zerbitzuak eta Azpiegituren zinegotzi Iban San Martineren hitzetan: "Leku paregabe honetara, udan ez ezik, urteko beste edozein sasoitan ere bertaratzeko aukera izango da. Ziur gaude askorentzat xarma handiko lekua izango dela, bertatik paisaia ikusgarriarekin gozatzeko aukera dago eta”.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide