Hondartza Alkoholiko Anonimoen taldeak 53 urte bete berri ditu. Igandean izan zen, hain zuen, taldearen urtemuga, San Pelaio Egunean. Hori aprobetxatuz, ekitaldia antolatu dute ostiral honetarako. Hiru gonbidatu izango dira Modelo aretoan: Javier Aizpiri neuropsikiatra eta Alkoholiko Anonimoetako eta Al-Anoneko (alkoholikoen senitartekoen taldea) ordezkari bana. Alkoholismoaren inguruan jardungo dute horiek. Irekia izango da, 19:00etatik aurrera.