Gasteizko eta Angeluko hilketak gaitzetsi dituzte

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 23a

Udalak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian udaletxe atarian, azken egunetan bi gizonezkok lau emakume hil dituztela gaitzesteko. Arratsaldean, ez ohiko udalbatzarrean minutu bateko isilunea egingo dute; 18:00etan izango da osoko bilkura. Era berean, Zarauzko Sare Feministak 19:00etan deitu du elkarretaratzea, Lege Zaharren enparantzan, indarkeria matxista salatzeko. Elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du udalak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide