Elkarretaratzea egingo dute bihar, Lege Zaharren enparantzan

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 22a

Zarauzko Sare Feministak deituta, 19:00etan elkartuko dira herritarrak, indarkeria matxista salatzeko.

Egun berean, Angelun (Lapurdi) gizonezko batek haren bikotekidea eta bi alabak hil zituen tiroka, eta Gasteizen, berriz, andre bat hil eta Zadorra ibaira bota zituen haren gorpuzkiak beste gizon batek. Indarkeria matxista salatu eta "aski da" aldarrikatzeko, elkarretaratzea deitu du Zarauzko Sare Feministak biharko.

Lege Zaharren enparantzan bilduko dira herritarrak, 19:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide