Gasteizko eta Angeluko hilketak gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Udalak

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 22a

Bihar egingo dute udaletxe aurrean, 12:30ean, eta herritar guztiei bertaratzeko deia egin diete.

Emakume bat hil zuela aitortu zuen Gasteizko gizonezko batek astelehen gauean, eta emakumearen gorpuaren zatiak Zadorra ibaian agertu ziren. Asteartean, berriz, beste gizonezko batek emakume bat eta bere bi alabak hil zituen tiroz Angelun. Hilketa horiek gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Udalak bihar eguerdirako. 12.30ean izango da, Lege Zaharren enparantzan, udaletxe aurrean, eta herritar guztiei bertaratzeko deia egin diete.

Horrez gain, bihar arratsaldeko ezohiko udalbatzarrean minutu bateko isilunea egingo dute. Era berean, hilketa horiek salatzeko antolatu diren beste elkarretaratzeetan ere parte hartzeko deia egin du Udalak. Zarauzko Sare Feministak, esaterako, 19:00etan deitu du elkarretaratzea, Lege Zaharren enparantzan, indarkeria matxista salatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide