Aurten emakumezkoen zortzi traineru lehiatuko dira Kontxako Banderan

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 22a

Iaz emakumezkoen lau traineruk jokatu zuten Kontxako Banderako bigarren igandeko estropada (Joxemari Olasagasti).

Hori horrela, Getaria-Zarautz traineruak bertan lehiatzeko aukerak izan ditzake.

Aurtengo Kontxako Banderaren oinarriak jakinarazi dituzte, eta gizonezkoen lehian ez da aldaketa nabarmenik egongo ez bada ere, Emakumeen IX. Kontxako Banderan, lehen aldiz, zortzi traineruk izango dute lekua; bi txandatan banatuta. Azken urteetan, emakumezkoen lau traineru lehiatu dira iraileko lehenengo bi igandeetan, eta gizonezkoen zortzi. Beraz, aurten Getaria-Zarautz traineruak bertan lehiatzeko aukerak izan ditzake.

Gizonezkoekin gertatzen den moduan, Kontxako Bandera jokatzeko txartel zuzena izango luke Donostiarra elkartearen emakumeen traineruak. Dena dela, Donostiarrak oraindik ez du emakumeen trainerurik, eta Arraun Lagunak trainerua izango da zuzenean sailkatuko dena, sailkatze estropada jokatu gabe.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide