Hamaika lan aurkeztu dira Prebentzio Zerbitzuak festetan alkohol gehiegi edatearen kontrako pegatinen lehiaketara. Goiatz Uaika Maruri trintxerpearra izan da irabazlea, eta 300 euroko erosketa txartela lortu du Murkileko dendetan erosteko. Bigarren sariduna sare sozialetako botoen bidez erabaki dute, eta Cristina Hermosa zumaiarrari egokitu deite; 150 euroko erosketa txartela Murkileko dendetan erosteko. Xabier Txurruka alkatearen eskutik jaso dute saria.