'Beste bat! Lelo berdinak ez zaitzala lelotu', pegatina lehiaketako irabazlea

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 10a

Goiatz Uaika Maruri Olasagastiren lanak irabazi du udaleko Prebentzio Zerbitzuak festetan alkohol gehiegi edatearen kontrako pegatinen lehiaketa. Beste bat! Lelo berdinak ez zaitzala lelotu leloa jarri dio, kontzertu bat ematen ari diren botila eta edalontziak irudikatuz. Lan irabazlea urteko jai guztietako programetan erabiliko dute, eta sanpelaiotan banatuko dira pegatinak. Lehiaketaren helburuetako bat gizartean egiten den gehiegizko alkohol kontsumoarekiko gogoeta eta gaiarekiko sentsibilizazioa bultzatzea da, gaiaren inguruan hausnarketa sustatu nahian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide