Zarauzko XXX. Triatloia

Ainhoa Murua eta Eneko Llanos, txapeldun Zarauzko Triatloian

Aritz Mutiozabal 2016ko eka. 11a, 19:54

Ainhoa Murua helmuga zeharkatzen (Aritz Mutiozabal)

Zarauztarrak laugarren aldiz irabazi du proba, eta gasteiztarrak, berriz, hamaikagarren aldiz.

Nagusitasunez irabazi dute bi txapeldunek, probako bi faborito naguisiek. Murua lehena izan da igeriketako proban eta ateratako abantaila baliatuz, lasterketa buruan eta bakarrik osatu du proba osoa. Haren atzetik sailkatu dira Judith Corachan katalana eta Line Thams daniarra, hurrenez hurren.

Gizonezkoetan, Llanosek ez du hutsik egin, nahiz eta igeriketako lehen multzoan ez den kokatu. Zarauzko hondartzara iristen lehenak Cesc Godoy eta Fernando Alarza izan dira, eta bizikletan, Zakilako lehen itzulia, hurrenkera horretan osatu dute. Bigarren itzulirako, ordea, triatleta gasteiztarra aurretik jarri da, eta korrika aldeak areagotu ditu. Helmuga zeharkatzen bigarren Alarza izan da, eta hiurugarrena Godoy.
Zarauzko probak erabaki ditu distantzia ertaineko Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldunal ere. Gizonezkoetan, Llanos izan da Euskadiko txapeldun eta Aimar Agirresarobe (8.) txapeldunorde; Jon Unanue zarauztarra (9.) hirugarren izan da. Gipuzkoako txapeldun Agirresarobe izan da. Emakumezkoetan, Muruak eraman ditu bi garaipenak, bai Euskadikoa bai Gipuzkoakoa.

Urtero bezala, sekulako giroa izan da herrian. Jendetza bildu da lasterketa bertatik bertara ikusteko, baita kirolariak animatzeko asmoz ere.

Sailkapena
Gizonezkoak
1. Eneko Llanos 03:52:26
2. Fernando Alarzan 03:54:40
3. Cesc Godoy 03:59:05

Emakumezkoak
1. Ainhoa Murua 04:26:24
2. Judith Corachan 04:29:02
3. Line Thams 04:33:05

Sailkapen osoa ikusteko klikatu gainean

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide