Ostegunean egingo dute gazteen lokalen inguruko bigarren bilera

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 12a

19:00etan izango da, kiroldegiko aretoan.

Maiatzaren 18an egin zuten gazteen aisialdi guneen inguruko lehenbiziko bilera, eta ostegunean, hilaren 16ean elkartuko dira berriz ere. Aurreko hitzorduan hala eskatu baitzuten bertaratu zirenek eta hala agindu zuten Hirigintza eta Partaidetza sailetako ordezkariek. Gauzak horrela, Aritzbatalde kiroldegiko aretoan bilduko dira berriz ere, 19:00etan.

Bertara joateko asmoa dutenek n-ollokiegi@zarautz.eus helbidera mezua bidali beharko dute baieztatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide