Landare inbaditzaileak kentzeko lanak egiten ari dira Iritan

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 8a, 13:30

'Baccharis halimifolia' espeziea erausteko lanak egingo diotuzte Irita hezegunean.

Atzo hasi ziren Baccharis halimifolia espeziea kentzen, eta ondoren Astin jarraituko dute lanketarekin.

Iritako hezegunean amerikar jatorriko Baccharis halimifolia landare inbaditzailea kentzeko lanak egiten ari da Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan. Udaleko Ingurumen zinegotzi Gloria Vazquezek (PSE-EE) adierazi duenez, Iritan atzo hasitako lanketari Astin emango diote jarraipena, udalerrian sakabanatuta dauden fokoekin bukatzeko.

Landare mota hori Europako atlantiar kostaldeko hezegunetan zabaldu dela eta bertako habitateko jatorrizko landareria ordezkatzen dela jakitera eman du Vazquezek. "Gure asmoa landare mota hori guztiz erauztea da. Ez da lan erraza, landareak kendu arren haren haziak hainbat tokitara zabaldu direlako eta ernetzen jarraituko dutelako. Funtsekoa da landarea detektatzea eta kentzea". Horretarako herritarren partea hartzea ezinbestekoa izango dela gaineratu du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide