Familian aitak duen paperaz jardungo dute bihar

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 31

Mertxe Blancok hitzaldia emango du kiroldegiko aretoan, 18:00etatik 20:00etara.

Zarauzko Prebentzio sailak antolatutako Gurasogintza zikloaren barruko azken saioa izango da. Hitzordu horretan Mertxe Blanco irakasle, psikomotrizista eta pedagogoak El papel del padre en la familia (Aitaren papera familian) hitzaldia eskainiko du. Besteak beste, haurdunaldian zein erditu ondoren emango duen babesaz; familia eta aita eredu ezberdinez; haurra jaiotzen denetik aitaren presentziak duen garrantziaz... jardungo du.  Kiroldegiko aretoan izango da, 18:00etatik 20:00etara.

Prebentzio sailaren atarian aurki daiteke informazioa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide