Errekondoren hitzaldia izango da bihar, gaztelaniaz

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 24a

Udal baratzeen erabiltzaileen zuzenduta dago; kiroldegiko aretoan izango da, 19:00etan.

Maiatzaren 6an zozkatu zituzten 35 udal baratze. Orain, guztira, 170 daude Errotaberrin. Erabiltzaile berriak izango direla kontuan izanda, udalak bi hitzaldi antolatu ditu baratzezaintzari buruz, bata euskaraz—hilaren 18an izan zen— eta bestea gaztelaniaz, bihar. Jakoba Errekondo ingeniari agronomo eta Bizi Baratzea liburuaren egileak eskainiko du, kiroldegian, 19:00etan

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide