Igandean izan zen Zarauzko Iraupeneko V. Ibilaldia, Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta, eta antolakuntza batzordeak publikoki eskerrak eman dizkie proba aurrera eramaten lagundu zuten guztiei: Zarauzko eta Aiako udalei; kiroldegiari; turismo bulegoari; Pagoetako parkeari; Ertzaintzari; Udaltzaingoari; zenbait merkatariri; baserritarrei; partaideei... Eta, batez ere, larunbatean zein igandean "isilean" lanean jardun zuten hainbat eta hainbat boluntariori, "lan talde hori izan ezean ezinezkoa baita horrelako ekitaldi bat aurrera eramatea".
"Hau amaitu da, eta agian, hemendik bi urtera berriro. Denborak esango du", nabarmendu dute antolatzaileek.