Eman diote hasiera elkartasun asteburuari, Munoako karpan

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016ko martxoaren 19a

Hotz Zarautz plataformak antolatuta, gaur eta bihar ere ekitaldi ugari izango dira Munoako karpan errefuxiatuei laguntzeko dirua biltzeko. 

Atzo ireki zuten Munoako karpa eta asteburu osoan zehar elkartasun ekitaldiak izango dira bertan. Hotz Zarautz plataformak antolatu du, errefuxiatuei laguntzeko dirua biltzeko asmoz. 

Gaur eta bihar ere musika kontzertuak, bertsoak eta tailerrak izango dira, besteak beste. Horrekin batera, Basque Lifeguards taldeak Lesbosen ateratako argazkiak ere erakutsiko dituzte. Putzuzuloko jantoki beganoak 50 pertsonentzat afaria eskainiko du gaur eta Eutxourrei konpartsak bazkaria igandean. Egunero, taberna ere izango da Munoako karpan. Bestalde, elastikoak, motxilak, metxeroak eta poltsak ere salduko dituzte, dirua biltzeko.

Sarrerak hiru egunetarako hiru euro balioko du helduentzat eta 1, 5 euro haurrentzat. 

Erlazionatuak

Errefuxatuen aldeko asteburuaren egitaraua

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016 mar 15 Gizartea

Elkartasun asteburua

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016 mar 16 Gizartea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide