Txirrindularitza egokitua txapeldun

Aritz Mutiozabal 2016ko maiatzaren 15a

Parte-harztaile guztien lagunarteko argazkia (Aritz Mutiozabal).

Zarautz Hiria Kriteriuma baliatu dute aurten ere errepideko Gipuzkoa eta Euskadiko Txapelketak erabakitzeko.

Zarauztarra Kirol Elkarteak antolatuta, txirrindularitza egokituko IX. Zarauzko Hiria Kriteriuma jokatu dute gaur goizean. Era berean, errepideko Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak izan dira jokoan. Hainbat kategoria eta distantzia izan dira, guztiak ere Zarautz eta Getaria arteko N-634 errepidean lehian, eta Nafarroa kalean helmugaratui dira, Duke Enea parean. Eguerdi partean egin dute sari banaketa ekitaldia, Lege Zaharren enparantzan. Honako hauek izan dira aurtengo garaileak:

Handbike
Gipuzkoako txapelduna: Jon Galarraga
Euskadiko txapelduna: Jon Galarraga
MH2 mailako irabazlea: Andres Urbano
MH3 mailako irabazlea: Renata Kaluza
MH4 mailako irabazlea: Aingeru Senperena

Trizikloa
Ez da nahiko partaiderik izan, eta ez dute txapelarik eman.
1. Gonzalo Garcia, domina
2. Aitor Garciarena, domina

Tandem
Gipuzkoako txapelduna: Jon Estensoro eta Jose Mari Lekuona
Euskadiko txapelduna: Jon Estensoro eta Jose Mari Lekuona
Kriteriumeko irabazlea: Felix Martin eta Abraham del Caño

Bizikleta
Gipuzkoako txapelduna: Guillermo Prieto
Euskadiko txapelduna: Oscar Garro
MC2-MC3 mailako irabazlea: Oscar Garro
MC3 mailako irabazlea: Guillermo Prieto
MC4 mailako irabazlea: Alfonso Postigo

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide