Gaur eguerdian zozkatuko dituzte udal baratzeak

Zarauzko Hitza

Udalbatza aretoan egingo dute, 13:00etan.


Gaur egingo dute udal baratzeak esleitzeko zozketa udalbatza aretoan, 13:00etan. Guztira, 35 baratze zozkatuko dituzte. Langabetu, erretiratu eta pentsiodunentzat izango da biharko zozketa; 42 lagunek eman dute izena.

Horiez gain, lanean ari diren beste 18 herritarrek ere agertu dute udal baratze bat izateko interesa. Baratzerik egokitzen ez zaienekin itxaron zerrenda bat osatuko du udalak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide