'Familia albuma' ikastaroa eskainiko dute ostiralean eta larunbatean

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 2a

Maria Montero Riosek eskainiko du ikastaroa, Meskal Ros Urbietarekin batera.

Bihar da izena emateko azken eguna.

Udaleko Prebentzio sailak antolatutako Gurasogintza zikloaren barruan, tailer bat eskainiko dute ostiralean (16:00etatik 20:00etara) zein larunbatean (10:00etatik 14:00etara). Maria Montero Rios psikologo kliniko, pedagogo eta haurren prebentzioan adituak zein Meskal Ros Urbieta psikologo eta nerabeen zein haurren prebentzioan adituak zuzenduko dute Familia albuma deituriko ikastaroa. Argazkien bidez norberaren eta familiaren historioaz hausnartuko dute parte-hartzaileek saio horietan.

Bertan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute bihar bitartean Prebentzio zerbitzura joanda (Zigordia kalea, 33), bertara idatzita (prebentzioa@zarautz.eus) edota deituta (943-005127). 10 euro kostako da matrikula.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide