15-12 galdu du Babyauto Zarautz errugbi taldeak Burgosen kontra

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 25a

Argazkia: Zarautz Rugby Taldea

Igandean jokatuko dute itzulerako partida, Astin.

Igandean Burgosen jokatu zuten zarauztarrek igoera faseko final-laurdenetako joaneko partida, etxekoen kontra. Burgosekoak nagusitu ziren, 15-12 emaitzarekin.

Maiatzaren 1ean, igandean jokatuko dute itzulerako partida. Etxean, Astin hartuko dute zarauztarrek Aparejadores de Burgos taldea. 12:00etan hasiko dute norgehiagoka.

Zarautz Rugby Taldearen webgunean aurki daiteke informazio osoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide