Udal baratzeak eskatzeko azken astea

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 25a

Maiatzaren 2an bukatuko da eskaera egiteko epea.

Ondoren, jasotako eskaera guztiekin zozketa egingo dute maiatzaren 6an, 13:00etan, udabaltza aretoan. Baratzea eskuratzeko unean lehentasuna izango dute lanagabeek, jubilatuek eta pentsiodunek. Informazio gehiago nahi dutenek udaleko Herrilan, Azpiegitura eta Zerbitzuko departamentuan eskatu dezakete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide