Maiatzaren 15ean egingo dute Zarauzko Iraupeneko V. Ibilaldia, Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta. Guztia behar bezala atontzeko eta aurrera eramateko "boluntario askoren beharra" duela adierazi du elkarteak; ekitaldiaren bezperan eta batez ere egunean bertan, 06:00etatik 19:00-20:00ak bitartean, ordutegi desberdinetan eta lan desberdinak egiteko.
Laguntzeko prest dagoenak elkartearekin harremanetan jarri daiteke, pagoetaibilaldia@gmail.com helbidewra idatziz edo 943 13 29 11 telefonora deituz, astelehen eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara. Izena ematearekin batera, komeni da adieraztea zein ordu tartetan egongo litzatekeen prest laguntzeko. Lan taldeak osatu eta zereginak banatzean, antolatzaileak boluntario guztiekin jarriko dira harremanetan, zehaztasun guztiak emateko.
Izen ematea bihar zabalduko da
Apirilaren 5etik maiatzaren 12a bitartean eman behar da izena. Iraupeneko ibilaldian eta ibilaldi txikian irteteko, hamar euro ordaindu behar dituzte federatuek, eta 12 euro, berriz, federatu gabeek. Ttipi ttapa ibilaldirako, lau euro gaztetxoek eta 6 euro, helduek. www.zirkuitua.com webgunean eman behar da izena.