Zarauzko iraupeneko V. mendi ibilaldia izango da maiatzaren 15ean. 45 kilometrok osatzen dute ibilbidea, eta hamar ordu ingurukoa da. Malda, berriz, 2.350 metrokoa da. 14 urtetik gorakoek parte har dezakete, eta Zinema pilotaleku zaharretik izango da irteera ordua, 07:00etan. Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien zirkuituan dago jasota ibilaldia.
Honakoa da zirkuitua: Zarautz (9m), Garate Gaina (245m), Meaga (140m), Indamendi (462m), Urdaneta (358m), Altzola (75m), Santa Engrazia (502m), Komisiolatza (608m), Iturriotz (580m), Altzuruzelai (423m), Murugil (718m), Pagoetako gurutzea (676m), Laurgain (254m), Iturraran (176m), Agorregi (89m), Lukun (134m) eta Zarautz (9m).
Beste bi ibilbide ere prestatu ditugu, laburragoak:
Ibilaldi txikiak 27,3 kilometro eta 1.340 metroko malda ditu. Sei ordu inguruko iraupena izango du, eta 08:00etan irtengo dira parte-hartzaileak, Zinema pilotaleku zaharretik. Honakoa da ibilbidea: Zarautz (9m), Garate Gaina (245m), Meaga (140m), Indamendi (462m), Urdaneta (358m), Pagoetako gurutzea (676m), Laurgain (254m), Iturraran (176m), Agorregi (89m), Lukun (134m) eta Zarautz (9m).
Ttipi ttapa ibilbidea da laburrena. 11,5 kilometro eta 1.060 metroko malda ditu. 3 ordu eta erdi eta lau ordu bitartekoa da txangoa. Urdanetatik hasiko da ibilbidea, eta 9:30ean aterako da autobusa Aiako auzora joateko. Autobus hori hartzeko, aurrez eman behar da izena. 9:00etatik 9:30era jaso behar da kontrol txartela Zinema pilotaleku zaharrean. Urdanetatik, 10:00etan hasiko da ibilaldia.
Izen-emateak
Apirilaren 5etik maiatzaren 12a bitartean eman behar da izena. Iraupeneko ibilaldian eta ibilaldi txikian irteteko, hamar euro ordaindu behar dituzte federatuek, eta 12 euro, berriz, federatu gabeek. Ttipi ttapa ibilaldirako, lau euro gaztetxoek eta 6 euro, helduek. www.zirkuitua.com webgunean eman behar da izena.
Janaria parte-hartzaileen kontu izango bada ere, gune batzuetan jarriko dituzte frutak, freskagarriak eta halakoak. Bukatzean, dutxa zerbitzua egongo da.
Bestalde, ezarritako denboran ibilaldia bukatzen dutenek ziurtagiri bat eta oparia jasoko dute. Horrez gain, antolatzaileek gela bat prestatuko dute bezperan lo egin nahi dutenentzat. Zerbitzu hori erabiltzeko, ordea, aurrez abisatu behar zaie antolatzaileei.