Hiru erakusketa jasoko ditu XXIV. Argazki Bilerak

Zarauzko hitza 2016ko martxoaren 18a

Ohiko moduan, Aste Santuen bueltan, Argazkien Bilera abiatuko du Photomuseumek. Martxoaren 22an irekiko dituzte erakusketak, herriko hiru aretotan.

Aurtengoa , XXIV. aldia da, eta aurrekoetan bezala genero fotografiko desberdinak -erreportajea, argazkilaritza artistikoa, natura-argazkigintza eta abar– eskainiko dituzte, herriko hainbat aretotan. Argazkigintzaren aukera eta joera zabalak publikorari hurbiltzea du helburu egitasmoak.

Hiru erakusketa izango dira ikusgai, datorren asteartetik (martxoaren 22tik) hasita maiatza hasiera bitartean. Photomuseumek Maria Antonia Garcia de la Vega argazkilariaren Memorandumnatura jasoko du; Zazpi galerian Diego Aldasororen Itsasoen artean paratuko du; eta Sanz Enea kultur etxean, berriz, Nazioarteko argazkigintza berria XXI. mendea erakusketa ikusi ahal izango da Azken erakusketa horren aurkezpen ekiitaldia martxoaren 29a egingo dute, sanz Enean bertan, 18:30ean hasita.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide