2016/02/14 16:30

Kontzertua

2princeses barbudes: Gaueko Enziklopedia Koxkorra

2princeses barbudes: Gaueko Enziklopedia Koxkorra
La Modelo Aretoa, Zarautz

2princeses barbudes taldeak Gaueko Enziklopedia Koxkorra ikuskizuna taularatuko du Zarautz herriko Modelo aretoan. Otsailaren 14an izanen da, arratseko 16:30etan.

Gaueko Enziklopedia Koxkorra
2princesesbarbudes bikoteak Gaueko Entziklopedia Koxkorra aurkezten du: familia osoarentzako musika-ikuskizuna, clown, objektuen antzerki eta ikusizko poesia ukituekin.

Gaueko piztiak, Alexandre Bonanit Jaunaren astronomia irakaskuntzak, eta berekin batean gau ona igarotzeko hortzak, tresnak eta tramankuluak daramatzan sagu txikiaren ibiliak dituzte hizpide ikuskizun honetako abestiek.

Ametsak, mesanotxeak, asmakizunak, argitxoak, teleskopioaren bidez ikusitakoak, zapatilak, baso bat ur eta fanfarre errumaniarra baliatuko dira entziklopedia honen berri emateko.

2princesesbarbudes bikoteak jostailu-tresnekin lan egiten du, apo bizargabea lagun. Oraingo honetan, baina, hotsak areagotu eta musika konponketa batzuekin eta gure garaiko, aspaldiko, tropiko aldeko nahiz ekialdeko erritmoekin, aberastu dute ikuskizuna.

Hizkuntza: Euskara

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide