Goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusten jarraituko du 'Matx' podcastak. Iazko denboraldiak izandako harrera ikusirik, bigarren sasoia martxan du Matx sare sozialak. Oraingo honetan ere, BAT Basque Team fundazioarekin elkarlanean ekoiztutako saioa izango da. Kirol gutxituen gorenean dauden euskal kirolariak izango dira gonbidatuak.
Bihar estreinatuko da Matx sare sozialean, Matx podcastaren uztaileko kapitulua. Hilabete honetan, Janire Gonzalez Etxabarri surflari zumaiarra da gonbidatua. Hemen, aurrerapen txiki bat.