Imanol Zinkunegi oriotarra nagusi, Egunean Behin jokoaren Gukaren taldean

Erredakzioa 2026ko uztailaren 15a

Imanol Zinkunegi, saria eskuetan. (Guka)

Imanol Zinkunegik bi lagunentzako afaria irabazi du Getariako Elkano jatetxean, Gukaren taldean lehena gelditzeagatik. Egunean Behinen 21. denboraldia amaitu da, eta Gukaren taldea Tokikom Ligako txapeldunordea izan da, Uribe Kostako (Bizkaia) Hiruka komunikabidearen taldearen atzetik. 

Amaitu da Egunean Behinen 21. denboraldia. Gukak hainbat sari banatu ditu astez aste bere taldeko kideen artean. Ordea, denboraldia amaitu berritan, sasoia irabazi duen taldeko lehena ere saritu du. Getariako Elkano jatetxean bi lagunentzako afaria iragarri zuen Gukak bere taldeko lehenarentzat, eta Orioko Imanol Zinkunegi izan da irabazlea, azken bederatzi asteetan 2.354,67 puntu batu eta gero. Zinkunegik Gukaren Orioko bulegoan jaso du saria. 

Jokoaren 21. denboraldiko berezitasun nagusia euskarazko tokiko hedabideen arteko lehia izan da. Tokikom Liga jokatu dute euskarazko hamar hedabidek, eta Gukaren taldea sailkapen orokorreko bigarrena izan da, txapeldunordea. Azken asteetan irabazitako postuari eutsi ahal izan dio Gukak, baina ez du lortu Uribe Kostako (Bizkaia) Hiruka komunikabideari lehen postua kentzerik. Hura izan da irabazlea 609,2 punturekin, Gukak baino hamar puntu eskas gehiago lortuta (599,73). Sailkapen orokorra ez ezik, asteko sailkapena ere izan du jokoak, eta bederatzigarrena eta azkena izan zen astean Gukak bigarren egin zuen.

Hona hemen, bederatzigarren astearen ostean, nola gelditu den hedabideen sailkapena:

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide