Egunean Behinen 21. denboraldiko zortzigarren astea gaindituta, Tokikom Ligako sailkapen orokorraren bigarren lekuan dago Gukaren taldea, duela astebete zegoen leku berean hain justu. Euskarazko tokiko hedabideen arteko lehia du berezitasun jokoak abian den denboraldiak. Lehia horretan hamar hedabide ari dira parte hartzen, eta tartean da Guka. Sailkapen orokorra ez ezik, asteko sailkapena ere badu jokoak, eta joan den astean Gukak hirugarren egin zuen.
Lehia horretatik aparte, Gukak bere taldeko kideen artean hainbat sari ari da banatzen Egunean Behin jokoaren 21. denboraldiak irauten duen bitartean. Hain zuzen ere, astero sari bana ari da zozkatzen Guka bere taldeko parte hartzaileen artean. Zortzigarren asteko Gukaren sariduna Ainhoa Astigarraga azpeitiarra izan da. Astigarragak Gukaren urtebeteko harpidetza digitala eta produktu sorta bat jasoko ditu.
Dena den, denboraldiaren bukaeran Gukako lehiakiderik onenak ere jasoko du saria. Gaurtik igandera bitartean jokatuko da azken astea, eta azken puntuek zeresan handia izango dute Gukak banatuko duen sariari begira. Gukaren taldean denboraldia lehen postuan amaitzen duenak bi lagunentzako otordua irabaziko du Elkano jatetxean.
Hona hemen, zortzigarren astearen ostean, nola gelditu den hedabideen sailkapena: