Gaurtik igandera jarraituko du festa giroak Elkano auzoan

Onintza Lete Arrieta 2026ko uztailaren 3a

San Pedro egunean giro ederra sortu zen Elkanon. (Aritz Mutiozabal)

Sanpedroez gozatzen jarraituko dute auzotarrek datozen hiru egunetan. Festak Jokin eta Eneko Bidezabal anaien arteko desafioarekin amaituko dituzte. 

Joan zen San Pedro eguna, eta baita izen bereko festak ere hainbat herri eta auzotan. Beste zenbait tokitan, ordea, jai giroan murgilduta jarraituko dute asteburu honetan ere. Hala egingo dute, esaterako, Elkano auzoan.

Hona hemen egitaraua.

Uztailak 3, ostirala

  • 17:30. Haurrentzako jolasak.
  • 20:30. Parrillada, auzoko frontoian.
  • 23:00. DJ Indate, goizalderarte.

Uztailak 4, larunbata

  • 21:00. Auzo afaria. Txartelak Gazteategi tabernan eskuratu ahalko dira.
  • Ondoren, erromeria Ostolaza eta Larrañagaren eskutik.

Uztailak 5, igandea

  • 11:00. Ospakizuna.
  • 12:00. Gipuzkoako Bigarren Mailako Aizkolarien finala.
  • 17:00. Infantilen esku pilota partida: Domingorena-Eizmendi eta Murua-Iturrioz bikoteak.
  • Jarraian, Jokin eta Eneko Bidezabal anaien arteko desafioa.
  • Egun osoan zehar, Izer eta Narbaiza trikitilariak auzoa girotzen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide